SOA

Stretching Orokor Aktiboa


Stretching orokor aktiboa 4 dimentsiotan luzatze-ariketak egiteko eta gihartzeko metodo orokorra da.

Teknika iraultzaile hau Jarreraren Berreziketa Orokorraren (JBO) printzipioetan oinarrituta dago, kirolaren, soinketaren eta eguneroko bizitzaren zerbitzura.

Streetching Orokor Aktiboak konponbidea ematen die, bertzeak bertze, gaitz hauei: arnasa hartzeko arazoei, giharren mozketa eta zurruntasunari, gihar-masa handiegiari, errepikatzen diren lesioei, tendinitisari eta luzaketa analitiko edo ohikoei.   

Eraginkortasun handiko tresna da bai gihar-errendimendua hobetzeko, bai eta kirol lesioak prebenitzeko edo eguneroko alderdi deseroso horietan hobetzeko ere. Mantentze soinketarako metodorik eraginkorrena da tratamendu bat akitu eta gero.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Goi mailako kirola egiten duten pertsonei, lesioak sahiesteko eta giharren oreka berrezartzeko.
Kirola aisialdian egiten duten eta hobe sentitu nahi duten pertsonei.
Kirolik egiten ez duten eta beren gorputzaren funtzionamendua ikasi eta gauzatzen dituzten konpentsazioen jatorria ezagutu nahi duten pertsonei.
Lantokian duten gorputz-jarreraz ohartu eta ulertu nahi duten pertsonei.
Beren langileendako prebentziozko jarduera bat eta bizkar eskola bat (10 leziotan) eduki nahi duten enpresei.
7 urtetik gorako haurrei eta helduei.

HELBURU NAGUSIAK

Kirolak eragindako gihar lesioak saihestea.
SOA metodoaren bidez luzaketak egitea eta sendotzea.
Bizkarraren funtzionamendua ikasiz, bizkarra zaintzen ikastea.
Kudeaketa fisiko-emozional oker batetik heldu zaizkigun blokeoak kentzea.
Ergonomia on bati buruzko jakintza batzuk ikastea egunerokoan aplikatzeko, bai lantokietan, bai eta eguneroko gorputz-jarrera ohikoetan ere, etzanda, eserita eta zutik.

UKITZEN ZENTRO OFIZIALA

UKITZEN zentroa Bilboko Terapia Orokorren Institutuak bermatutako Stretching Orokor Aktiboa metodoaren zentro ofiziala da. Luzatze-ariketen bidezko metodo horren irakasleak institutu horretan trebatzen dira  jarduera modu zuzen eta egoki batean eskaintzeko.

UKITZEN zentroa Nafarroako 4 zentro OFIZIAL ETA HOMOLOGATUetako bat da eta, bertan, nork bere jarrerak ezagutzeko luzatze teknika zoragarri eta arras baliagarri hau egin dezakezue, zuen tentsioak kudeatzen ikastearekin batera.

Argazki galeria


This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!