Erditze aitzinekoa
Erditzeko prestakuntza
Erditzeko prestakuntzan UKITZEN zentroan dugun askotariko eskaintzaren baitan, bi teknika arras garrantzitsu ditugu ardatz: arnasketa eta gorputz-jarrera. Eta haurdunaldiaren berezko desorekei aurre egitera bideratzen ditugu.
Erditzeko prestakuntzaren antolamendua hau da:
– Erlaxazio lana arnasketa bidez.
– Luzatze-ariketak haurdunaldiari egokitutako SOA teknikaren bidez.
– Ezagutza anatomikoa nolakoak garen eta umea non kokatuta dagoen jakiteko.
– Arnasketa-ariketak artikulazio, gihar eta erraietako lesioetarako.
– Erreflexologia lana haurdunaldiaren aldi eta prozesu desberdinetan gorputzaren oreka zaintzeko. Bertzeak bertze, idorreria, estresa, minak, animo aldaketak… tratatzen ditugu.
Jarduera banaka egiten da eta lehendabiziko hiruhilekoaren ondotik hasi eta haurdunaldiaren amaierarekin batera akitzen da.