Reflexología

Oinetako erreflexologia


reflexologia

Oinetako gune erreflexuak suspertzen

Oinetako hainbat puntu, gune erreflexuak deituak, suspertuz egiten den mila urteko teknika sendatzailea da oinetako erreflexologia.
Eskuz egindako masaje baten bidez, oinetako gune erreflexutan presioa egiten da gorputzeko beste zenbait ataletan eragiteko, gure organismoan osasuna berrezartzeko mekanismoak bilatuz.
Gure bizi-ohiturek gure gorputzaren kongestioa eta blokeoa eragiten dituzte eta hantura, elikadura, inmunitate edo nerbio arazoak sortzen dira.

Ehunak oxigenatzen lagunduz, gorputzean erantzunak sortzen dira eta, horri esker, desorekak beren onera itzultzea lortzen du erreflexologiak. Nabarmentzekoa da haurrak eta umetxoak bereziki sentiberak direla erreakzio horien aitzinean.

Erreflexologiak desoreka ezberdinak bere onera ekartzen ditu gure ongizatearen mesederako

Onurak:

  1. ODOL ZIRKULAZIOA: Edema, barizeak…
  2. NERBIO-SISTEMA: estresa, antsietatea, lo-arazoak…
  3. INMUNITATE-SISTEMA: katarroak, anginak…
  4. LISERIKETA-SISTEMA: idorreriak, beheitikoak, digestio txarrak, kolikoak…
  5. HEZURDURA ETA GIHAR-SISTEMA: ziatikak, kontrakturak, bizkarreko minak, errehabilitazioa…
  6. ARNASKETA-SISTEMA: asma, neke kronikoa, bronkitisa…

Argazki galeria


This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!