SAH
Soinketa abdominal hipopresiboa
Jarduera fisiko eta kirol jardueretan oinarrituta dagoen sistema berezia da, mugimendu erritmikoak lagunduta eta gorputz-teknikak batuz egiten dena. Birprogramatze fisIko orokorreko metodo hau Marcel Caufriez medikuak sortu zuen arazo kardiobaskularrak, osteoporosia, herniak… saihesteko ETA kirolariek edo jarduera fisikoa gauzatzen duen pertsona guztien errendimendu fisiologikoa hobetzeko asmoz.
JARDUERAREN HELBURUAK
– Gorputz eta emozioen egitura birprogramatzea.
– Gune abdominala (sabela) eta torazikoa (bularra) normalizatzea.
– Faktore baskularizatzaileak areagotzea eta erregulatzea.
– Azidosiari hobe aurre egitea.
– Kirolarekin lotutako artikulazio eta gihar lesioak nabarmenki gutxitzea.
– Esfortzuak eragindako presioarekin lotutako organoen jaitsieraren (maskuria, umetokia…) prebentzio ezin hobea.
– Sistema neurobegetatiboa erregulatzea (kardiobaskularra, arnasketari dagokiona, metabolikoa…).
– Abiatze-indarra handitzea.
– Keinu-abiadura handitzea.
METODOAN INTERESA IZAN DEZAKETEN PERTSONAK
– Goi mailako kirolariak, profesionalak, beren errendimendua hobetzeko eta artikulazio, gihar eta erraietako lesioak saihesteko.
– Goi/erdi mailako jarduera fisikoa gauzatzen duen edozein pertsona, ehunak oxigenatzeko eta ongi sentitzeko, artikulazio, gihar eta erraietako lesioak saihesteko.
– Jarduera hau kirol ekintza bakarra duten pertsonak.
– Zoru pelbikoa zaindu eta arazoak prebenitu nahi dituzten emakume kirolariak zein ez kirolariak, organoen (maskuria, umetokia…) jaitsiera ekidinez eta saihestuz.
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia en la web. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información en nuestra Politica de privacidadAceptar Privacy & Cookies Policy