Pertsonen ongizaterako jarduerak eskaintzen dituen jakintza-alor anitzeko zentroa da Ukitzen. Egunerokotasunak (lana, aisia, etxeko ohiturak…) eragindako gorputz-jarrerazko akatsak denbora luzez lantzen eta behatzen aritu eta gero, nire trebakuntza eta lana herritarrendako tresna baliagarri bat bilatzera bideratu nituen. Bi arlo horiek pertsonen gorputz-jarreraren higienea zaintzera bideratu nituen.

Zentroan geiten ditugun jarduera desberdinen artean, hauek ditugu:

  • SOA
  • GAH
  • Erditze aitzinekoa
  • Erreflexologia

Stretching orokor aktiboa (SOA)

Stretching Orokor Aktiboa 4 dimentsiotan luzatze-ariketak egiteko eta gihartzeko metodo orokorra da.

Teknika iraultzaile hau Jarreraren Berreziketa Orokorraren (JBO) printzipioetan oinarrituta dago, kirolaren, lantokian egiten den soinketaren eta eguneroko bizitzaren zerbitzura.

Streetching Orokor Aktiboak konponbidea ematen die, bertzeak bertze, gaitz hauei: arnasa hartzeko arazoei, giharren mozketa eta zurruntasunari, gihar-masa handiegiari, errepikatzen diren lesioei, tendinitisari eta luzaketa analitiko edo ohikoei.  

Segi irakurtzen

Soinketa Abdominal Hipopresiboa (RFS)

Jarduera fisiko eta kirol jardueretan oinarrituta dagoen sistema berezia da, mugimendu erritmikoak lagunduta eta gorputz-teknikak batuz egiten dena. Birprogramatze fisiko orokorreko metodo hau Marcel Caufriez medikuak sortu zuen arazo kardiobaskularrak, osteoporosia, herniak… saihesteko asmoz.

Segi irakurtzen

Erditzeko prestakuntza

Erditzeko prestakuntzan UKITZEN zentroan dugun askotariko eskaintzaren baitan, bi teknika arras garrantzitsu ditugu ardatz: arnasketa eta gorputz-jarrera. Eta haurdunaldiaren berezko desorekei aurre egitera bideratzen ditugu.
Erditzeko prestakuntzaren antolamendua hau da:

Segi irakurtzen

Erreflexologia

Oinetako hainbat puntu, gune erreflexuak deituak, suspertuz egiten den mila urteko teknika sendatzailea da oinetako erreflexologia.

Eskuz egindako masaje baten bidez, oinetako gune erreflexutan presioa egiten da gorputzeko beste zenbait ataletan eragiteko, gure organismoan osasuna berrezartzeko mekanismoak bilatuz.

Segi irakurtzen

Gure bezeroen iritziak


This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!